XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MOERS, ABUZTUAK 25.
Ugari ditut gibel-urdiñak
sartaiñ beltz barrenean.
Gozatuko aaldituk nere miñak
oiek erreta, jatean!!!
.

Neskatil, hippi gona gorriaren ipurt-aldeko beroarekiñ liraiñ eta emeki, sortu eta asitako gibel-urdiñak, sukaldean, gasaren su biziaz, sartaiñean, oliotan, erretzen ari nintzala, erradioai entzuteko gogoa etorri zitzaidan.

Bestela, ene gogoa ez zen paketsu egunotan.

Ene gogoa zen ero.

Ene gogoa zen moskor.

Ene gogoa zen kaka.

Ene gogoa zen ero, moskor, kaka... Euskadigatik.

- Zer duk Euskadin, euskotarrek elkar ikusi eziñ ori izateko.

- Zer duk gizon ilketa ori?.

- Abertzaleok elkar garbituko ote gaituk?.

- Martxa onetan bai; garbituko, gaituk!!!.

Eta nere gogoa garbitu naian, erradioa piztu nuan.

Trumoia, tximista eta osti-zaparra zen Moersko zeruan.

Autoak azkarki igarotzen ziren euri otsari, trumoiari, tximistari, sekulako diabrukeria emanez.

Emeak eta arrak, kale ertzetan barna, espaloietan zear, ekaitzari igeska, guardasolpetan antxintxiki zijoazten.

Usoak, aidea, ekaitz aidea, ezin menderatuz, euren kabietara ezin elduz, an ziren bildurturik, ekaitz barruan, trumoian, tximistan.

Eta erradioaren leendabiziko itza.

Maite!!! Maite!!! Non eta noiz... eta erradioak neri, nere belarriei, nere biotzari, MAITE itz gozo, itz eder, itz eme ori!!!.

Baiñan ene gogoa, moskorraren, eroaren, kakaren indarrez ia illa zen ene gogoa, pizteko zerik ez zuan izan erradioko maite! maite! itzak.

Radio Mosku zen gaztelar utsean.

Maite, maite abeslari, gaztelarrez, Gasteizko Iradier taldea.

Maite erderaz abestu ondoren, elkar izketa laburra taldeko zuzendariarekiñ.

Au ere gaztelarrez.

Espaiñitar bezala.

Euskadi aitatzeke! Nere poza garraztuz!!!.